Aurkeztu dugu Erabaki Hernani 2019

Astelehenean, apirilaren 23an aurtengo prozesuaren aurkezpena burutu zuen 2019ko Talde Eragileak. Aurtengo prozesuak lau fase nagusi izango ditu: webgune honetan ikus daiteke prozesuaren antolaketa faseak zeintzuk izango diren. Horrez gain, hiru erronka berri jarri dizkiote aurtengoari: Gazte gaztetatik partaidetzaren kultura sustatzeko helburuarekin, aurten, Eskola Agenda 21en bidez herritar gazteenek parte hartu ahal izango dute prozesuan….

Erabaki Hernani 2019 abiatzear gara!

Aurten, 5. aldiz jarraian, Hernaniko Udalaren 500.000€ herritarrok erabakiko ditugu. Webgune honetan, prozesuaren inguruko informazioa aurkituko dugu, eta atal honetan, prozesuaren berriak igotzen joango gara. Laster aurkeztuko dugu prozesua eta aurtengo berezitasunak! Erabaki dezagun denon artean Hernani!