AURKEZTU DIRA 2019KO AURREKONTUAN SARTUKO DIREN PROPOSAMENAK

Azaroaren 15ean Udaletxean egindako aurkezpenean bozketaren ondorioen berri eman zen. Herritarrez osatutako Talde Eragilea izan zen herritarrek erabakitakoa aurkeztearen arduradun.

 

1791 izan dira Hernani hobetzeko 10 proposamenak hautatzen parte hartu dutenak. Horietatik 1176 izan dira bozketan parte hartu duten 16 urtetik gorako herritarrak (erroldaren %6,77a), eta beste 615 Eskola Agenda 21 proiektuaren bidez 8 eta 15 urte arteko herritarrak. Aurreko urteko partaidetza datuekin konparatzekotan, eta 16 urtetik gorako herritarren bozketa bakarrik kontuan hartuz gero (975 herritar), 200 bozka gehiago jaso dira aurten (%5,7a 2017an, eta %6,7a 2018an).

16 urtetik gora bozkatu duten herritarren inguruko hainbat datu eman ziren aurkezpenean:

  • Bozketarako erabilitako bitartekoari dagokionean, aurtengoan gora egin du nabarmen internet bidez bozkatu duten horiena: 708 online eta 468 postontzietan.
  • Sexuari dagokionean, parte hartu duten herritarretatik %55a emakumezkoak izan dira (634 herritar), %45a beraz, gizonezkoak (533).
  • Adinari dagokinean, gazteak dira ( 16 eta 30 urte artekoak) proportzioan gehien parte hartu dutenak. Adin tarte horretako biztanleriaren %8,8k bozkatu du; 31 eta 50 urte arteko %8,1ek; 51 eta 65 urte arteko %6,4k eta 65 urtetik gorako %2,8ak.

 

Bozketa fasearen ezaugarri orokorren ondoren, bozketaren emaitza aurkeztu zuen Talde Eragileak.

BOZKETAREN EMAITZA TAULA HONETAN IKUS DAITEKE: BOZKETAREN EMAITZA IKUSI

 

Talde Eragileak eskerrak eman zizkien prozesuan parte hartu duten herritar guztiei, eta urtetik urtera prozesua eta Hernani hobetzen jarraitzera animatu.

 

Aurkezpenaren eduki guztia lotura honetan ikus daiteke.