aurrekontu_partehartzaileak_proposamenak_h

2018ko Apirilaren 23tik Maiatzaren 16ra

Lehen lana izango da hernaniarrok proposamenak egitea: gure egunerokoan ikusten ditugun beharrak proposamen bihurtuz, edo etorkizuneko Hernani nolakoa izatea nahiko genukeen irudikatuta.
Hernaniarrak gara gure herria hobekien ezagutzen dugunak, eta beraz, proposamen guztiak dira garrantzitsuak. Nola egin zure proposamena?

  • Auzoetan antolatutako bilera irekietan (datak egutegian ikusgai)
  • Postontzietan: udal eraikin publikoetan* aurkituko dituzu
  • Erabaki.hernani.eus atariaren bidez, “egin zure proposamena”
  • Elkarte edo eragile baten izenean egiten diren kasuan, ez da proposamen mugarik egongo.
  • Herritar gisa ala elkarte baten izenean eginda ere, batak ez du besteak baina pisu ezta garrantzia handiagorik.
  • Proposamena egiten duen pertsonaren kontakturako datuak uztea eskatzen da, ondoren balorazioa egiterakoan zalantzarik egongo balitz, proposamena egin duenarekin harremanetan jarri eta hobe ulertze aldera.
  • Ez dago gutxieneko adin mugarik proposamena egiteko.

Etor zaitez bilera irekietara eta azaldu gainerako herritarrei zure proposamena zein den.
Jasotako proposamen guztiak maiatzaren 17an arratsaldeko 19:00etan aurkeztuko ditugu Udaletxeko Areto Nagusian.
Egutegia:

  • Apirilaren 25ean, asteazkena, 19:30etan Zikuñagan
  • Apirilaren 27an, ostirala, 20:00etan Latsunbe Berrin
  • Maiatzaren 2an, asteazkena, 19:00etan Portun
  • Maiatzaren 3an, osteguna, 19:30etan Lizeagan
  • Maiatzaren 7an, astelehena, 19:00etan Floridan
  • Maiatzaren 9an, asteazkena, 19:00etan Karabelen
  • Maiatzaren 10ean, osteguna, 19:00etan Antziolan
  • Maiatzaren 14an, astelehena, 19:00etan Kaxkoan
  • Maiatzaren 16a, asteazkena, 19:00etan Sorgintxulon

Bilera ireki guztiak auzo elkarteen lokaletan izango dira.
**Biteri, Udaletxea, Kiroldegia, Goiz Eguzki, Institutua, Udal Euskaltegia, Plaza Feminista, Beterri eta Sandiusterri. Leku hauez gain, auzo elkarteen laguntzari esker, auzoetako erreferentziazko lekuetan ere jarri dira.

Egin Hernani hobetzeko zure proposamena:


Izartxoarekin * azaltzen diren atalak beharrezkoak dira / Los campos marcados con asterisco son * requeridos









Hernaniko Udalak jakinarazten dizu, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betetze
aldera, eman dizkiguzun datu pertsonalak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla.
Fitxategi horien helburua da Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea. Zure eskubideez
baliatu nahi baduzu –dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu eta kontra agertu-, jo ezazu udaletxeko bulegora.