aurrekontu_partehartzaileak_lehenetsi_hEkainaren 13tik irailaren 30ra

Herritarrek landutako proposamen guztiak Udalaren eskuetara pasako dira.

Udan zehar, proposamen guztiak baloratuko dira, bi urratsetan:

  • Proposamenen lehen berrikuspena: Udal eskumena diren gainbegiratzen da, baita Udalak dagoeneko proposamen hori egitea aurreikusia duen edota egina dagoen. Balorazio hau Udal ordezkari politikoen eskutik egiten da.
  • Balorazio tekniko eta ekonomikoa: Udal eskumena diren proposamenen bideragarritasun teknikoa kalkulatzeaz gain, proposamen bakoitzaren aurreikuspen ekonomikoa egingo dute udal teknikariek.

Iraila amaieran, proposamen guztien balorazioak publiko egingo dira.  Horrela, herritar bakoitzak bere proposamenaren balorazio politiko, tekniko zein ekonomikoa ikusi ahal izango du.

Proposamen guztien azalpenak jasotzen dituen BALORAZIO DOKUMENTUA kontsulta dezakezu: aurrera egin duten proposamenak zeintzuk diren eta zein aurrekontu duten, eta kanpoan geratu direnak zeintzuk diren eta zein izan den arrazoi nagusia ikusi ahal izango duzu.