Aurrekontu parte-hartzaileak.
Zertara bideratuko ditugu 500.000€ hernaniarrok?

Hernaniko Udal Aurrekontuaren atal bat
herritarrekin eztabaidatu eta erabakitzeko prozesua

HE_jendea

 

Hernaniko Udal Aurrekontuaren 500.000€ren inguruan eztabaidatu eta erabakitzeko prozesua abiatu berri du laugarren urtez jarraian.

Atari honetan prozesuaren inguruko informazio guztia izango duzu eskuragarri: lan faseak eta egutegia, herritarrek egindako proposamen guztiak, proposamenen balorazioa eta baita hauen jarraipena ere.