Erabaki Hernani partaidetza aurrekontuen prozesua bere amaierara iritsi da. Prozesu honen azken fasea proposamenen bozketa izan da, eta jarraian emaitza nagusiak jakinaraziko dizkizuegu. Beraz, botoen kopuruaren araberako zerrendan agertzen dira 2018ko udal aurrekontuan txertatuko diren proposamenak.

 

Bozketa fasea datutan:

– Parte hartzaile kopurua: 975 herritar

– Boto nuluak: 81

– Bozkatzeko moduaren arabera:

  • Online: 543
  • Postontzietan: 432

– Generoaren arabera antolatuta:

  • Emakumeak: 533
  • Gizonak: 416

BOZKETAREN EMAITZA [PDF]