aurrekontu_partehartzaileak_erabaki_hUrriaren 16tik azaroaren 12ra

Herritarrek egindako proposamen guztien artean, herritar  bakoitzak 500.000€ak nora bideratu erabaki beharko du azken bozketa honetan.

30-40 proposamen artean izango ditugu eskuartean, eta horietatik 10 inguru hautatu beharko ditu herritar bakoitzak.

Bozketan parte hartzeko hiru era egongo dira:

  • Auzoetan egingo diren aurkezpen saioetan parte hartuz
  • Etxeetan jasoko dugun proposamenen diptikoa bete eta postontzietan botaz
  • hernani.eus atarian bozkatuz

Bozketa amaitu eta 3 eguneko epean Talde Eragileak emaitzak publiko egingo ditu.