BOZKATU HERNANI HOBETZEKO 10 PROPOSAMENAK

Urriaren 15ean bozketa fasearen aurkezpena egin genuen, aurten berriro ere 500.000€ zertan inbertitu erabakiko baitugu hernaniarrok.

30 proposamenen artean 10 hautatu beharko dira, urriaren 15aren eta azaroaren 11 arteko epea izango dugu.

Bozkatzeko aukerei dagokionean, urtero bezala, bi aukera:

  • Etxean jasoko dugun diptikoa bete eta postontzian utzi (Udaletxea, Biteri, Kiroldegia, Sandiusterri, EPA, Gaztelekua, Ereñozuko auzo udala, eta auzo elkarteen lokaletan aurkituko dituzu).
  • Erabaki.hernani.eus atarian online bozkatzeko aukera egongo da

Bozketara iritsi ez diren proposamenak zeintzuk diren eta zergatik geratu diren kanpoan ikusi nahi izanez gero, BALORAZIO DOKUMENTUA kontsulta daiteke, bertan proposamen guztiek erantzun bat daukate.

Aurten berrikuntza batzuk ere baditugu:

  • Gai edo antzekotasunen arabera elkartu ditugu proposamenak, eta beraz, handiagoak dira.
  • Bestetik, aurtengo aldaketa handiena, Eskola Agenda 21 proiektuaren bidez partaidetza adina jaistea izan da, 8 urtetik gorako herritarrek parte hartu dute eskolen bitartez. Bozketa fase honetan, 12 urtetik gorako ikasle guztiek edukiko dute bozkatzeko aukera. Adin honetatik beherakoekin ikastetxe bakoitzak erritmo eta lanketa ezberdinak izango ditu.

Esan bezala, bozketa azaroaren 11n amaituko da, eta zenbaketa egin ondoren, azaroaren 15ean aurkeztuko dira aurtengo emaitzak.

Animatu eta erabaki dezagun Hernani!