Azpeitiako Dinamoa eta Hendaiako Borderline Fabrika proiektuak, mahai gainean

Hernaniko Sormen Gune berria definitzeko prozesua bere azken urratsera iritsi da. Bi saio ireki egin dira dagoeneko, eta saio bakoitzean 25 pertsona inguruk parte hartu dute, guztira 36 pertsona ezberdin izan direlarik. Lehendabiziko saioaren helbura gaur egun Hernani eta inguruneko sortzaileen erabilerak eta beharrak identifikatzea izan zen. Horrela, erabiltzen dituzten guneak eta zertarako erabiltzen dituzten…

Topagune irekia eta diziplina anitzekoa

Sormenerako espazio irekia, diziplina anitzekoa eta sortzaileen arteko zein sortzaileen eta herritarren arteko elkartrukea errazten duena. Ideia horiek sortu ziren lehen saioan eta ideia horien inguruan arituko dira datozen saioetan. Martxoaren 13an Sormen Gunea definitzeko prozesuaren lehendabiziko bilera egin zen. Hernaniko 25 sortzaile eta herritar ingururen talde lanarekin, bi gai nagusi landu ziren: Zein gune…

Sormena lantzeko gune baten beharra asetzeko lehen pausoa

2019ko martxotik maiatzera Hernaniko Sormen Gunea definitzeko partaidetza prozesua eramango da; honen bidez, nahi genituzke herritarrak, eta bereziki, Hernaniko eta inguruko sortzaileak prozesuan parte hartzera gonbidatu. 2017-2018 ikasturtean Hernaniko Udalak Kulturaren inguruko hausnarketa prozesua burutu zuen. Bertan, Kultura sailak epe motz, ertain zein luzean egin beharreko esku hartzeak definitu zituen herritarrekin batera. Gogoeta prozesuaren ondorioak…