HERNANI HOBETZEKO PROPOSAMEN GUZTIAK WEBGUNEAN IKUSGAI

Hernaniarrek 376 proposamen egin dituzte amaitu berri den prozesuaren lehen fasean. Proposamenak ezagutu nahi badituzu, webgune honetan bertan dituzu ikusgai: PROPOSAMENAK   Honela, Erabaki Hernani 2019 prozesuaren lehen fasea amaitutzat ematen dugu. Hurrengo astetik aurrera bigarren faseari ekingo diogu: proposamenak lehenetsi. Bigarren fasearen inguruko informazio gehiago nahi izatekotan, kontsultatu webgune honetako informazioa!

Erabaki Hernani 2019 abiatzear gara!

Aurten, 5. aldiz jarraian, Hernaniko Udalaren 500.000€ herritarrok erabakiko ditugu. Webgune honetan, prozesuaren inguruko informazioa aurkituko dugu, eta atal honetan, prozesuaren berriak igotzen joango gara. Laster aurkeztuko dugu prozesua eta aurtengo berezitasunak! Erabaki dezagun denon artean Hernani!