aurrekontu_partehartzaileak_balorazioa_hEkainaren 6tik irailaren 11ra

Herritarrek egindako proposamen guztiak Udalak jaso eta landuko ditu Udan zehar. Balorazio honek bi lan nagusi izango ditu:

 

  • Ordezkari politikoen balorazioa: jasotako proposamenak Udalaren eskumena diren gainbegiratuko dute Hernaniko Udaleko ordezkari politikoek
  • Udal teknikarien balorazioa: Udal eskumena diren proposamenen bideragarritasun teknikoa kalkulatzeaz gain, proposamen bakoitzaren aurreikuspen ekonomikoa egingo dute.

 

Lan fase honen amaieran, proposamen guztien balorazioak publiko egingo dira. Bertan herritar bakoitzak egindako proposamenak jasotako balorazio politiko, tekniko zein ekonomikoa ikusi ahal izango du.

Maiz egiten diren galderak

Nola egiten dira balorazioak? Nork egiten ditu? Eta zein arrazoigatik uzten dira kanpoan proposamenak?

Balorazioen lehen atala Udal ordezkari politikoek egiten dute, alderdi politiko bakoitzeko bana bilduta.

Bertan, proposamen guztiak irakurri, berrikusi eta kanpoan uzten dituzte honakoak:

  • Udalaren eskumena ez diren proposamenak: Ura Patzuergoarenak, Eusko Jaurlaritzarenak, Renfe/Adif-enak edota Foru aldundiaren eskumenak direnak, adibidez. Udalaren eskumena ez diren proposamenak beste administrazio hauetara bideratzeko ardura hartzen da.
  • Kudeaketarekin zerikusia dutenak: gastu jakin bat aurreikusten ez zaien proposamenak dira, hau da, gaur egun Udalak dituen bitartekoekin garatu daitezkeenak.
  • Aurrekontuan aurreikusiak daudenak: urte horretako aurrekontuan diru partida bat aurreikusita duten proposamenak, edota aurreko urteetan prozesu honetan atera direnak, etab.

 

Ordezkari politikoen balorazioaren ondoren, teknikariek eskuetara pasatzen dira. Kasu honetan, teknikariek kanpo uzten dituztenak honako arrazoiengatik izan ohi dira:

  • Teknikoki ez da bideragarria
  • 500.000€ak gainditzen dituelako proposamenak

 

Baldintza horiek guztiak betetzen dituzten proposamenei aurreikuspen ekonomiko bat gehitzen zaie, eta prozesuan aurrera egiten dute.

proposamenen bidea

 

Proposamenen balorazioak

Egindako proposamenen balorazioak dituzu hemen. Nahi baduzu, taula dokumentu baten deskargatu dezakezu, zure ofimatika programan ikusi ahal izateko (LibreOffice, Office,...)