aurrekontu_partehartzaileak_erabaki_hUrriaren 31tik azaroaren 18ra

Prozesuaren azken fase honetan udal Aurrekontuan txertatu nahi diren proposamenak hautatuko ditu herritar bakoitzak.

Etxeetan jasoko dugun diptikoan agertzen diren proposamenetatik 10 hautatu beharko ditugu herritar bakoitzak, eta Udal eraikinetan egongo diren postontzietan bota. Internet bidez ere egin ahal izango dugu gure bozketa.

Herritarrok gehien bozkatutako proposamenak, modu honetan, 2017ko Udal Aurrekontuan txertatuko dira. Emaitza hauek Talde Eragileak publiko egingo ditu bozketa amaitu osteko astean zehar, eta prozesuan parte hartu duten guztiei helaraziko zaie.

 

ERABAKI HERNANI DECIDE parte-hartze prozesua azken fasera iritsi da. Fase honetan, 2017ko Udal Aurrekontuaren 500.000 euro zertara bideratuko diren erabakiko dugu hernaniarrok. Aurtengoa urte emankorra izan da; apirila eta maiatza bitartean 667 proposamen egin zituzten herritarrek Hernani hobetzeko asmoz.

Ekaina eta iraila bitartean, udal teknikariek proposamen guztiak, teknikoki eta ekonomikoki, baloratu dituzte. Irailean herritarrekin egindako bilera irekietan, proposamen horietatik hernaniarrontzat garrantzitsuenak edota behar handiena dutenak lehenetsi dira. Aurten bi helburuk izan dute lehentasuna: aurreko urteetan prozesu honetan inbertsiorik egin ez diren eremuak indartzea eta ingurumena zainduko duten proposamenak indartzea.

Proposamenak iraileko saio irekietan aukeratu dira. Zerrenda horretatik boto gehien jasotzen dituzten proposamenak txertatuko dira 2017ko Udal Aurrekontuan.

 

Proposamenak hautatzeko 3 aukera dituzu:

    •  Eskuorria bete eta udaletxean, Biteri kultur etxean, kiroldegian, musika eskolan, Goiz Eguzkin, Institutuan eta auzoetan dauden postontzietan utzi.

 

  • Auzoetan antolatuko ditugun saio irekietan parte hartu (azaroaren 2tik azaroaren 18ra bitartean).

 

EGUNA AUZOAK ORDUA LEKUA
AZAROAK 2 KAXKO 19.00 BITERI KULTUR ETXEA
AZAROAK 3 PORTU 19.00 AUZO ELKARTEA
AZAROAK 4 LATSUNBEBERRI 19.00 AUZO ELKARTEA
AZAROAK 7 LIZEAGA 19.00 AUZO ELKARTEA
AZAROAK 9 KARABEL 19.00 AUZO ELKARTEA
AZAROAK 10 SORGINTXULO 19.00 AUZO ELKARTEA
AZAROAK 14 ETXEBERRI-FLORIDA 19.00 AUZO ELKARTEA
AZAROAK 16 ZIKUÑAGA 19.00 AUZO ELKARTEA

 

  • Interneten, erabaki.hernani.eus webgunean aurkituko duzuen galdetegia bete.

 

Proposamenak banan-banan ezagutu nahi badituzu, egileek beraiek AURKEZPENA egingo dute, AZAROAREN 5ean, 13:00etan, Ezkiaga Pasealekuko kioskoan.

erabaki.hernani.eus webgunean ere proposamenen inguruko informazioa eskura dezakezu.

Galdetegia Hernanin erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrentzat irekia da. Azaroaren 18 galdetegiak jasotzeko epemuga da.

Proposamenak ikusi eta bozkatuProposamenak ikusi eta bozkatuEgin zure eukeraketa