Santa Barbara harrobiaren parkeari buruzko bigarren lan saioa egingo da asteazkenean, Biterin

Datorren irailaren 19an, asteazkenean, SB harrobira! prozesuaren bigarren lan saioa egingo da Biterin. Ezagutza fasearen ondoren hausnarketari ekingo zaio, datozen bi lan saioetan proposamenak zehaztu ahal izateko erabilgarria izango dena.

41874554_2241418619205008_5673353684335984640_o

 

Lehen saioan egindako Hernanin dauden parkeen azterketaren emaitzetatik, eta zehazki antzemandako gabezia eta hobekuntza aukeretatik abiatuta, alderdi hauen inguruan hausnartuko da:

 

  • Parkeen multzoa inguru inklusiboa izan dadin erabilera moduak, jarduerak eta hornidurak hobetzeko aintzat izan beharreko kolektiboak identifikatu.
  • Kolektibo hauek erakarri eta hauen beharrak asetzeko planteatu daitezkeen erabilera edo jarduerak identifikatu.
  • Urte osoan zehar erabili ahal izateko parkeetan planteatu daitezkeen erabilera, hornidura eta jarduerak identifikatu.

 

Herri osoaren inguruan egindako hausnarketa orokor honen ondoren, bi gauza zehaztuko dira: etorkizuneko Santa Barbarako parkean egin daitezkeen jarduerak eta jar daitezkeen azpiegiturak, herritar guztiek  aisialdiaz gozatzeko duten aukerei behar bezalako erantzuna ematen laguntzeko. Azken hausnarketa honek kontuan izango ditu lekuak berak dituen ezaugarriak eta mugak.

 

Emaitzak jasoko dira Harrobirako plantea daitekeenaren lehenengo zirriborroan. Zirriborro hori prozesuan aurrera egiteko eta esku-hartze zehatzak definitzeko oinarria izango da.

 

Harrobira bisita, larunbat goizean
Saio horretaz gain, espazioa bertatik bertara ezagutzeko aukera egongo da larunbatean, irailaren 22an, 10:30ean.

Interesa dutenek izena eman dezakete posta elektronikoaren bidez (mertxe-g@hernani.eus eta taldea@rb3innovacion.com), asteazkeneko hasnarketa tailerrean bertan eta udaletxearen beheko solairuan dagoen Herritarren Harrerarako Zentroan (HHZ). Izena emateko epemuga da ostirala, 14:00ak arte.

 

Prozesuaren inguruko informazio guztia SB+Harrobira! atalean aurki dezakezu.