Haien irudimenetik sortutako sokadun parkea diseinatzen ari dira 8 eta 12 urte bitarteko ehun bat haur

Aste honetan, 8 eta 12 urte bitarteko haurrak beraiei egokitutako parkea diseinatzen ari dira. 100 haur inguru parte hartzen ari dira, arkitektura eta pedagogia uztartzen dituen Maus Haus enpresaren gidaritzapean. Udalak udan antolatu ohi dituen kirol udalekuetako eta udaleku irekiak dinamizatzen ari diren Kaxkardi Kirol Elkartearekin eta Kanika Aisialdi Taldearekin elkarlanean bideratzen ari da ekintza…