Azpeitiako Dinamoa eta Hendaiako Borderline Fabrika proiektuak, mahai gainean

Hernaniko Sormen Gune berria definitzeko prozesua bere azken urratsera iritsi da. Bi saio ireki egin dira dagoeneko, eta saio bakoitzean 25 pertsona inguruk parte hartu dute, guztira 36 pertsona ezberdin izan direlarik.

Lehendabiziko saioaren helbura gaur egun Hernani eta inguruneko sortzaileen erabilerak eta beharrak identifikatzea izan zen. Horrela, erabiltzen dituzten guneak eta zertarako erabiltzen dituzten zehaztu zen lehenik, Ave Mariaren erabilera posibleak definitzeko ondoren. Kudeaketa ereduaren inguruko lehen ideiak ere jaso ziren bertan.

Bigarren saioan, Azpeitiako Dinamoa eta Hendaiako Borderline Fabrika proiektuak gonbidatu ziren eta bertako ereduetatik Hernanirako irakaspenak eta kontuan hartzeko ideia interesgarriak jaso ziren.

Hirugarren eta azken saioaren helburu nagusia orain arte sortutako ideia guztien artean adostasunak bilatzea eta zehaztea izango da. Eta horretarako, gai ordenak hiru atal hauek izango ditu:
–    Lehen bi saioek eman dituzten emaitzak aurkeztu
–    Sormen Gunearen proiektuaren definizioan adostasunak landu: edukiak eta kudeatzeko erak
–    3 bilerako prozesua amaituta, nola eman nahi diogu jarraipena proiektu honi?

Hitzorduak aldaketak izan ditu, Iturola Elkarlan Sorgunean izango da, datorren astelehenean, apirilaren 8an, arratsaldeko 18:30etik 21:00etara.

Azken bilera izanik, lehen eta bigarren bileretan hurbildu direnak gonbidatu nahi dira bereziki, eta baita orain arte parte hartzeko aukerarik izan ez dutenak ere, proiektuaren berri zuzenean izan dezaten.

Izena emateko: sormen-gunea@hernani.eus