Erabileren inguruko lehen deliberazio tailerra egingo da bihar Biterin

Bihar, urriak 3, SB harrobira! prozesuaren barruan, bi lan saiotan egituratzen den Deliberazio Tailerraren lehen bilera burutuko da. Bigarrena urriaren 10ean izango da.

Topaketa Biterin izango da, 19:00etatik 21:00etara.

Partaideek egindako erabilera posibleen zerrendatik eta identifikaturiko erreferentzietatik abiatuta, ondorengoak landuko dira:

  • Erabilera horiek esku-hartze zehatzak bihurtu.
  • Esku-hartzeak lehenetsi, fasekako egikaritze posible baten oinarri bezala.
  • Harrobiko basoko espazioan adosturiko esku-hartzeak, ahal den heinean, lekutu.

Proposatzen den lanaren konplexutasunak eta garrantziak deliberazio prozesua bitan zatitzera garamatzate, emaitzek kalitate hobea eta adostasun eta zehaztasun gehiago izan dezaten.

Eskuragarri dago aurreko bi tailerretan (ezagutza eta hausnarketa) sortutako dokumentazioa.