Sormena lantzeko gune baten beharra asetzeko lehen pausoa

SG_H_kolore_web



2019ko martxotik maiatzera Hernaniko Sormen Gunea definitzeko partaidetza prozesua eramango da; honen bidez, nahi genituzke herritarrak, eta bereziki, Hernaniko eta inguruko sortzaileak prozesuan parte hartzera gonbidatu.

2017-2018 ikasturtean Hernaniko Udalak Kulturaren inguruko hausnarketa prozesua burutu zuen. Bertan, Kultura sailak epe motz, ertain zein luzean egin beharreko esku hartzeak definitu zituen herritarrekin batera.

Gogoeta prozesuaren ondorioak sei lan ildotan antolatu ziren eta horietako bat, bigarrena hain zuzen, Hernanin sormena bultzatzearen ingurukoa da: “Sormena, Kulturgintzaren ardatza”. Eremu honetan, lehentasunezko esku hartze bezala baloratu zen Hernanik Somen Gunea behar zuela. Partaidetza prozesu berri honekin, Ave Maria eraikina Sormen Gunea bilakatzeko lehen oinarriak zehaztuko ditugu.

HoSormen Gunearen erabilerak eta kudeaketa definitzeko parte-hartze prozesua aurkeztu da Ave Marianrtik aurrera, elkarlanean erabaki nahi genituzke Sormen Gunearen edukiak eta kudeatzeko erak.

Prozesua hiru lan saioz osatua izango da, antolaketa honekin:
Martxoaren 13a, asteazkena. Sortzaileen beharren mapeoa eta erabilera posibleak.
Martxoaren 27a, asteazkena. Sormen gune eredu ezberdinak ezagutu, eta kudeaketaz hausnartu.
Apirilaren 8a, astelehena. Aurreko bi saioetan sortutako edukien araberakoa izango da hirugarren saioaren antolaketa.

Saio guztiak Biteri Kultur Etxean izango dira, 19:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira. Ondoren, sortutako edukiak prozesuaren ondorioen txostenean bilduko dira, eta maiatzean itzulketa egitea aurreikusten da. Lan honen gestioan gidari eta dinamizatzaile izango ditugu Arantxa Mendiharat eta Maitane Barrenetxea.

Prozesuan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi diegu Hernanin eta ingurune zabalean bizi diren sortzaile guztiei, kultura arloan ala sormen arlo zabalagoetan sarean eta esperimentazioaren bidez lan egin nahi dutenei. Sormen Gunearekiko lotura izatea interesa lekiekeen pertsona guztiei zuzentzen da ere gonbidapena.

Udala ere prozesuaren parte izango da, eta behin amaituta ere, prozesuaren ondorioekin lanean jarraituko du hurrengo urratsak burutzen.

Prozesuaren inguruko informazio guztia kontsultatu eta jarraitzeko erabaki.hernani.eus webgunean atal berri bat sortu da. Informazio gehiago jasotzeko eta prozesuan izena emateko helbide elektronikoa ere sortu dugu: sormen-gunea@hernani.eus.