aurrekontu_partehartzaileak_erabaki_hUrriaren 16tik azaroaren 12ra

 

Laugarren urtez jarraian, hernaniarrak Udal Aurrekontuaren 500.000€ erabakitzeko unean gaude. Esku artean dituzunak herritarrek egindako proposamenak dira, orain hauen artean Hernani hobetzeko egokienak hautatzea dagokigu.

 

 

Urriaren 11ean prentsaurrekoa burutu dugu prozesuaren balorazio orokorra egin eta azken fase hau azaltzeko. Esandakoaren berri jakin nahi baduzu, prentsa oharra deskarga dezakezu hemen klik eginez gero.

IMG_4552_aurkezpena

 

Bozketan parte hartzeko hiru era egongo dira:

  • Auzoetan egingo diren aurkezpen saioetan parte hartuz
  • Etxeetan jasoko dugun proposamenen diptikoa bete eta postontzietan botaz
  • Webgune honetan bozkatuz

 

 

Hernanin erroldatutako 16 urtetik gorako herritar guztiek bozka dezakete azaroaren 12a baina lehen.

 

Auzoetako aurkezpenak (bilera guztiak 19:00etan):

  • Urriak 18, Kaxkoa. Udaleko Areto Nagusia
  • Urriak 23, Zikuñaga
  • Urriak 25, Karabel
  • Urriak 26, Portu
  • Urriak 27, Latsunbe Berri
  • Urriak 30, Sorgintxulo
  • Azaroak 2, Florida
  • Azaroak 8, Lizeaga

 

Bozketa amaitu ondoren, EMAITZAren aurkezpen publikoa egin da.

Bozkatu gustokoenak webgune honen bitartezBozkatu gustokoenak webgune honen bitartezProposamenak ezagutu eta bozkatu