diagnostikoa Irudia: Paisaje Transversal | CC BY NC

Proiektuaren lehen atalean, diagnostikoan, egungo errealitate turistikoaren azterketa eta analisia jasoko dira; Hernaniko baliabide eta produktu turistikoen identifikazioa eta sailkapena gauzatu, bisitarien azterketa eta segmentu turistikoen zehaztapena, eta baita kudeaketa turistikoaren analisia ere.

 

Hau guztia eskualdea zein Hernanin eragin zuzena daukaten turismo-gune aipagarrien testuinguruan kokatu beharko da. Hala nola, Donostia, Gipuzkoa zein Euskal Herrian.
Modu honetan, Hernanik turismoaren sektorearekiko dituen indarguneak, ahulguneak, aukerak eta mehatxuak zeintzuk diren definitu ahal izango dira.

 

Honekin batera, urtarrila osoan zehar diagnostikoa osatzeko turismoaren sektorean inplikatuta dauden herriko agente zein herritarrekin bilera dinamizatuak burutuko dira.

Urtarrilak 23

  • Enpresa turistikoak (alojamenduak, zerbitzu turistikoak) eta ostararitza. (11:00etan Biteri Kultur Etxean)
  • Herritarrak.(19:00etan Biteri Kultur Etxean)

Urtarrilak 29

  • Gobernantza. Sektore publikoa. (18:00etan Biteri Kultur Etxean)

Otsailak 5

  • Sagardogileak (18:00etan Biteri Kultur Etxean)

Bilkura desberdinetan jasotako informazio kualitatiboa turismo diagnostikoan barneratuko da, bestelako informazio eta datu kuantitatiboarekin batera.

  2. fasea: Bisio estrategikoa