aurrekontu_partehartzaileak_proposamenak_h

2017ko apirilaren 24tik maiatzaren 14ra

Hernani gertutik ezagutzen dugunak herritarrak gara, eta bakoitzak bere errealitatetik behar anitzak nabari ditugu. Behar horiek proposamen bihurtzen ditugu prozesu honen lehen fasean. Hori dela eta, prozesu honen lehen urratsa herritarren proposamenak jasotzea izango da:

  • Auzoz auzo antolatu diren saio irekietara hurbildu (gertuen edo egokien datorkizunean) eta bertan, zure proposamena egiteaz gain, gainerako herritarren behar eta proposamenak ezagutuko dituzu.
  • Postontzietan: udal eraikin publikoetan jarri diren postontzietan sar ezazu zure proposamena.
  • Webgune honetan.

Proposamenak egiterakoan kontuan izan ditzakegun hainbat ohar:

  • Herritar bakoitzak nahi beste proposamen egin ditzake
  • Proposamena herritar norbanako edo elkarte baten izenean egin daiteke, batak ez du besteak baina pisu ezta garrantzia handiagorik ere.
  • Proposamena egiten duen pertsonaren kontakturako datuak uztea eskatzen da, ondoren balorazioa egiterakoan zalantzarik egongo balitz, proposamena egin duenarekin harremanetan jarri eta hobe ulertze aldera.
  • Ez dago gutxieneko adin mugarik proposamena egiteko.
  • Aurreko urteko prozesuan bezala, 500.000€ko aurrekontuaz ari garen arren, proposamen bakoitzak ezin izango du 166.000€ko aurrekontua gainditu.
  • Aurtengoan, obra eta mantenu lanei dagokien aurrekontu atala mugatzea aurreikusten da, aurreko urteetako balorazioan, herritarrek adierazi baitute gehiegizkoa izan dela obra eta mantenu proposamen kopurua.

 

Proposamenak_balantzea