Urriaren 15tik azaroaren 11ra
Herritarrek egindako proposamen guztien artean, herritar bakoitzak 500.000€ak nora bideratu erabaki beharko du azken bozketa honetan.
30 proposamen artean izango ditugu eskuartean, eta horietatik 10 inguru hautatu beharko ditu herritar bakoitzak.
Bozketan parte hartzeko hiru era egongo dira:
– Auzoetan egingo diren aurkezpenetan
– Etxeetan jasoko dugun proposamenen diptikoa bete eta postontzietan botaz
– Erabaki.hernani.eus atarian bozkatuz
Bozketa amaitu eta 3 eguneko epean Talde Eragileak emaitzak publiko egingo ditu.
https://erabaki.hernani.eus/aurrekontu-parte-hartzaileak-2019/faseak-2019/bozkatu-eta-erabaki-2019/bozketa-2019