ave_mariaAve Marian kokatuko den sormen-gunearen edukiak eta kudeatzeko erak pentsatzeko parte hartze prozesu bat ireki da martxo eta maiatza artean

Nondik gatoz?

2017-2018 ikasturtean Hernaniko Udalak Kulturaren inguruko hausnarketa prozesua burutu zuen, eta bertan, lehentasunezko esku hartze bezala baloratu zen Hernanik Somen Gunea behar zuela.

Nora goaz?

Partaidetza prozesu berri honekin, Ave Maria eraikina Sormen Gunea bilakatzeko lehen oinarriak zehazten ari gara.

Zer ari gara egiten prozesuan?

Tailerretan lantzen ari garen gaiak hauek dira: Hernaniko sortzaileen beharren mapeoa, antzeko Sormen Guneak (beste eredu batzuk) ezagutu, eta erabilerak zein kudeaketa definitzea.
Noiz eta non?
• Martxoaren 13a, asteazkena. Hernaniko sortzaileen beharren mapeoa eta erabilera posibleak.
• Martxoaren 27a, asteazkena. Sormen gune eredu ezberdinak ezagutu, eta kudeaketaz hausnartu.
• Apirilaren 8a, astelehena. Aurreko bi saioetan sortutako edukien araberakoa izango da hirugarren saioaren antolaketa.

Prozesuaren ondorioak, sortutako eta erabakitako edukien itzulketa maiatzean egingo da.

Nork parte har dezake? Gonbidapena nori zuzentzen zaio?

Hernanin eta ingurune zabalean bizi diren sortzaile guztiei, kultura arloan ala sormen arlo zabalagotan lan egiten dutenei, eta Sormen Gunearekiko lotura izatea interesa lekiekeenei.

Zertarako edo norentzako izan daiteke Sormen Gunea?

Gune berriaren izaera eta ezaugarriak prozesuan erabakitzen ari dira, abiapuntuan, diziplina guztietako sortzaileei irekia da prozesua: arte bisualak, “maker” kultura eta teknologia libreak, artisautza, literatura, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, musika, bertsolaritza, etab.), praktika hibridoak, etab.

Zein urrats ditu Sormen Gunea sortzeko prozesuak?

Martxoan abiatu den partaidetza prozesua Sormen Gunea sortzeko abiapuntua izango da.
Udala ere prozesuaren parte izango da, eta behin amaituta ere, prozesuaren ondorioekin lanean jarraituko du hurrengo urratsak burutzen.

Nola eman izena?

sormen-gunea@hernani.eus

Zer aurkituko dut orri honetan?

Prozesurako sortzen ari garen euskarriak eta saio irekien aktak aurkituko dituzu.