Herriko haur parke bat estaltzea

Herritarren artean haur parkearen estaldura zein izango den erabakiko dugu

 

Hernani Erabaki parte-hartze prozesuaren lehenengo urtean, 2014an, hernaniarrek erabaki zuten haur parke bat estaltzea. Ondoren, Udalak ideia-lehiaketa bat antolatu zuen proiektu hori nola egingo zen erabakitzeko. Epaimahai batek bi proiektu lehenetsi ditu. Orain, herritarren esku geldituko da bi horien artean zein gauzatuko den erabakitzea.

 

Montebideo kaleko haur parkea estali eta ingurunea moldatzeko bi egitasmo daude mahai gainean: “Zuhaitzen Artean” eta “…gailur guztien oinarrizko kanpamendu”, eta hernaniarrek erabakiko dute bietako zein gauzatuko den. Parkean bertan daude bi proiektuak azaltzen dituzten panelak, baita Biteri kultur etxean eta webgune honetan ere. Webgunearen bidez, hain zuzen ere, egongo da bi proposamenen artean bozkatzeko aukera. Bozkatzeko epea 18 arte izango da.