emakumeen_etxea_3hazi

2016ko urria

Jardunaldiek utzitako ekarpen eta hausnarketetatik abiatuta, hirugarren lan fase honetan Emakumeen Etxea proiektuaren helburu eta ezaugarrien zehaztapena egingo dugu tailer eta saio parte hartzaileen bitartez.

Espazio berri honen izaera definitzerakoan herritarrek dituzten behar anitzak identifikatuko dira lehendabizi, behar horiek erantzuteko beharrezko baliabide eta tresnak adostuaz.

Bi saio ireki antolatuko dira eztabaida eta definizio lan hauetarako, 2016ko urrian zehar.