2014an Hernani Erabaki partaidetza aurrekontuen proposamenetako bat izan zen haur parke bat estaltzea.
Behin 2015eko aurrekontuan txertatuta, udal teknikariek aztertu zuten herriko parkeen artean zein izan zitekeen estaltzeko egokiena. Atletismo pistaren ondoan dagoen Montebideo kaleko parkeak horretako baldintzak betetzen zituela ondorioztatu zuten. Nolanahi ere, prozesu osoa herritarren esku uztea erabaki zuen Udalak eta estalpea eta ingurua nolakoa izango den ere hernaniarrek erabakiko dute.
Ideia lehiaketa irekia, publikoa eta anonimoa antolatu zuen Udalak. Parkea estaltzeko eta parke horren ingurunea antolatzeko proiektuak eskatzen zituen.
Parkea bera eta hori inguratzen duen eremua aisialdirako probetxugarria izatea zen lehiaketaren helburua.
Lehen fase honetan zortzi proposamen jaso zituen Udalak. Bi ordezkari politikok eta lau udal teknikarik osatutako epaimahaiak horietako bi lehenetsi ditu: “Zuhaitzen artean” eta “…gailur guztien oinarrizko kanpamendu”.