aurrekontu_partehartzaileak_lehenetsi_hIrailaren 12tik urriaren 31ra

Prozesu honetan erabakigai jarritako 500.000€ekin ezin izango dira egindako proposamen guztiak garatu. Hori dela eta, jasotako proposamen guztien artean Hernani eta hernaniarren behar eta gabeziei egokien erantzuten dien proposamenak lehenetsiko dira.

Proposamenen leheneste hau irailean zehar antolatutako bilera irekietan erabakiko da. Bilera ireki batean, auzoetako proposamenak lehenetsiko dira, eta bigarrenean berriz, gaikako proposamenak landuko dira.

Modu honetan, lan fase honen amaieran 30 eta 40 proposamen bitartean geratuko dira prozesuan aurrera.