ave_mariaAve Marian kokatuko den sormen-gunearen edukiak eta kudeatzeko erak pentsatzeko parte hartze prozesu bat irekiko da martxo eta maiatza artean

Nondik gatoz?
2017-2018 ikasturtean Hernaniko Udalak Kulturaren inguruko hausnarketa prozesua burutu zuen, eta bertan, lehentasunezko esku hartze bezala baloratu zen Hernanik Somen Gunea behar zuela.

Nora goaz?
Partaidetza prozesu berri honekin, Ave Maria eraikina Sormen Gunea bilakatzeko lehen oinarriak zehaztuko ditugu.

Zer egingo dugu prozesuan?
Tailerretan landuko ditugun gaietako batzuk hauek izango dira: Hernaniko sortzaileen beharren mapeoa, antzeko Sormen Guneak (beste eredu batzuk) ezagutu, eta erabilerak zein kudeaketa definitzea.

Noiz izango da eta non?

  • Martxoaren 13a, asteazkena. Hernaniko sortzaileen beharren mapeoa eta erabilera posibleak.
  • Martxoaren 27a, asteazkena. Sormen gune eredu ezberdinak ezagutu, eta kudeaketaz hausnartu.
  • Apirilaren 8a, astelehena. Aurreko bi saioetan sortutako edukien araberakoa izango da hirugarren saioaren antolaketa.

Saio guztiak Biteri Kultur Etxean izango dira, 19:00etan hasi eta 21:00etan amaituko dira.
Prozesuaren ondorioak, sortutako eta erabakitako edukien itzulketa maiatzean egingo da.

Nork parte har dezake? Gonbidapena nori zuzentzen zaio?

Hernanin eta ingurune zabalean bizi diren sortzaile guztiei, kultura arloan ala sormen arlo zabalagotan lan egiten dutenei, eta Sormen Gunearekiko lotura izatea interesa lekiekeenei.

Zertarako edo norentzako izan daiteke Sormen Gunea?

Gune berriaren izaera eta ezaugarriak prozesuan erabakiko dira, abiapuntuan, diziplina guztietako sortzaileei irekia da prozesua: arte bisualak, “maker” kultura eta teknologia libreak, artisautza, literatura, arte eszenikoak (antzerkia, dantza, musika, bertsolaritza, etab.), praktika hibridoak, etab.

Zein urrats izango ditu Sormen Gunea sortzeko prozesuak?

Martxoan abiatuko den partaidetza prozesua Sormen Gunea sortzeko abiapuntua izango da.

Udala ere prozesuaren parte izango da, eta behin amaituta ere, prozesuaren ondorioekin lanean jarraituko du hurrengo urratsak burutzen.

Nola eman izena?

Izena emateko ala informazio gehiago jasotzeko, idatzi mesedez helbide elektroniko honetara martxoaren 11a baino lehen: sormen-gunea@hernani.eus

Zer aurkituko dut orri honetan?

Prozesurako sortzen diren euskarriak eta saio irekien aktak aurkituko dituzu.