Herritarren ekarpenetatik jasotako 11 proposamen egingo ditu Udalak 2020ko udal aurrekontuko 500.000 euroko partidatik.
Amaitu da Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua. Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izan dute herritarrek proposamen gustukoenak bozkatzeko aukera, eta horri esker, seigarren urtez, udal aurrekontuko 500.000 euroko partida zertan inbertitu erabaki dute herritarrek.
Aurtengoan, 1.200 herritarrek 10 proposamen gustukoenen aldeko botoa eman dute; horietatik 783 izan dira 16 urte eta gehiagoko herritarrak, hau da, prozesuaren ohiko bideetatik botoa eman dutenak. 16 urtetik gorakoen erroldarekin alderatuta (16.825 herritar*), %4,65eko parte-hartzea izan da
Ikastetxeen bidez, aldiz, 8 eta 15 urte bitarteko 417 ikaslek bozkatu dute. 64 boto baliogabe jaso dira, baita ere; horiek, erroldan ez egoteagatik, datu pertsonalak ez zehazteagatik edota 10 proposamen baino gehiago edo gutxiago bozkatu izanagatik baliogabetu dira.
Botoak guztira | Jasotakoak | Baliodunak | 16 urte eta gehiago | 8-15 urte (ikasleak) |
Botoak | 1.264 | 1.200 | 783 | 417 |
16 urtetik gorakoen artean, gehiengoak erabaki.hernani.eus webgunera jo du botoa ematera: 451 boto baliodun jaso dira kanal honen bidez, 16 urtetik gorakoen boto baliodunen %57,6a, hain zuzen. Gainontzekoak, aldiz, postontzien bidez jaso dira: 332 boto izan dira guztira, %42,4a.
Boto kopurua | Ehunekoa | |
Webgunea | 451 | %57,6 |
Postontziak | 332 | %42,4 |
GUZTIRA | 783 | %100 |
8 eta 15 urtekoek, aldiz, ikastetxeen bidez eman dute botoa, aurten ere. Iaz bezalaxe, hiru ikastetxetako ikasleek izan dute aukera bozkatzeko: Inmakulada ikastetxea, Hernani BHI eta Ereñotzuko Txirrita ikastetxea.
*Iturria: Hernaniko Udala datu irekiak Gipuzkoa irekian. 2018ko urtarrilaren 1eko datuak
Ikusi zein diren herritarrek aukeratutako proposamenak, hemen: https://erabaki.hernani.eus/wp-content/uploads/HE_emaitzak.pdf