Azaroaren 15ean Udaletxean egindako aurkezpenean bozketaren ondorioen berri eman zen. Herritarrez osatutako Talde Eragilea izan zen herritarrek erabakitakoa aurkeztearen arduradun. 1791 izan dira Hernani hobetzeko 10 proposamenak hautatzen parte hartu dutenak. Horietatik 1176 izan dira bozketan parte hartu duten 16 urtetik gorako herritarrak (erroldaren %6,77a), eta beste 615 Eskola Agenda 21 proiektuaren bidez 8…