Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua azkeneko fasera iritsi da. Hernaniarrek 22 proposamenen artean erabaki beharko dute zertara bideratuko dituen Udalak 2020ko udal aurrekontuen 500.000 euro. Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izango dute aukera herritarrek euren botoa emateko. Proposamen guztien nondik-norakoak ezagutzeko, bozkatze-fasean zehar Udalak aurkezpen-irekiak egingo ditu auzoz auzo. Lehenengoa astelehenean izango da,…