Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesua azkeneko fasera iritsi da. Hernaniarrek 22 proposamenen artean erabaki beharko dute zertara bideratuko dituen Udalak 2020ko udal aurrekontuen 500.000 euro. Urriaren 28tik azaroaren 24ra bitarte izango dute aukera herritarrek euren botoa emateko.
Proposamen guztien nondik-norakoak ezagutzeko, bozkatze-fasean zehar Udalak aurkezpen-irekiak egingo ditu auzoz auzo. Lehenengoa astelehenean izango da, urriaren 28an, arratsaldeko 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian. Herritar oro gonbidatuta dago.
Jarraian, burutuko diren aurkezpen-ireki guztiak agertzen dira:
- Urriak 28, astelehena, arratsaldeko 18:00etan: Udaletxean.
- Urriak 30, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean: Latsunbeberrin.
- Azaroak 6, asteazkena, arratsaldeko 19:30ean: Lizeagan.
- Azaroak 11, astelehena, arratsaldeko 19:00etan: Sorgintxulon.
- Azaroak 13, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan: Portun.
- Azaroak 18, astelehena, arratsaldeko 19:30ean: Zikuñagan.
- Azaroak 20, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan: Etxeberri-Floridan.
- Azaroak 21, osteguna, arratsaldeko 18:00etan: Karabelen.
*Saioak auzo elkarteen lokaletan izango dira.
Horrez gain, kalean bi informazio-puntu jarriko dira:
- Azaroak 4, astelehena, arratsaldeko 16:30etatik 18:00etara: Bidebieta plazan (Antziola).
- Azaroak 14, osteguna, arratsaldeko 16:30etatik 18:30etara: Plaza Berrin.
Astelehenetik aurrera, 16 urtetik gorako hernaniarrek ondorengo bideak erabili ahal izango dituzte botoa emateko:
- Aurkezpen-saioetan nahiz informazio-puntuetan bozkatzeko aukera izango da.
- Postontzien Hernaniarrek etxean jasoko dituzten diptikoak bete, eta udal eraikinetan (Biteri Kultur Etxean, Udaletxean, Kiroldegian, Goiz Eguzkin, Institutuan, Sandiusterrin eta Udal Euskaltegian) eta auzo elkarteen lokaletan jarriko diren postontzietan sartu ahal izango dira.
- Internet bidez: hernani.eus webgunean.
Iaz aurrenekoz egin zuten moduan, aurten ere, 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek aukera izango dute aurrekontu parte-hartzaileen prozesuan parte-hartzeko. Eskola Agenda 21 proiektuaren bidez hartu zuten parte lehenengo fasean, eta orain, horietako batzuk bozkatze-fasean parte hartuko dute ikastetxeen bidez.
Balorazio teknikoan, 25 proposamen pasa dira aurrera (22 proposamenetan elkartu dira), eta beraz, 38 geratu dira prozesutik kanpo. Ikusi balorazioak, hemen: https://erabaki.hernani.eus/balorazio-teknikoaren-emaitza-webgunerako/
Bozkatu 10 proposamen gustukoenak, hemen: https://erabaki.hernani.eus/bozkatu-eta-erabaki-2020/bozkatu-2020ko-aurrekonturako-10-proposamen/