Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren fasea, lehenesteari dagokiona, bukatu da, eta dagoeneko badakigu zein diren prozesuan aurrera egin duten proposamenak. Hain zuzen, 63 proposamen baloratuko dituzte udal teknikariek hirugarren fase honetan. Proposamenok teknikarien eskuetan daude jada, eta irailaren 20ra bitarte izango dute horiek teknikoki aztertzeko.
Ikusi nola joan den Leheneste-fasea, hemen.