AMAITU DA PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA ETA AURKEZTU DITUGU GUZTIAK

Hernani hobetzeko proposamenak jasotzen aritu gara apirilaren 23 eta maiatzaren 16aren artean. Atzo, maiatzaren 17an, lehendabiziko fase honen datu eta informazio guztia aurkeztu genuen Udaletxean.

Hernaniarrek 376 proposamen egin dituzte guztira, hauetatik 224 euskaraz, eta 152 gazteleraz. Jaso ditugun moduari dagokionean:

  • Auzoz auzo: 68
  • Gaika (batzordeen bidez): 15
  • Postontziak: 144
  • Webgunea: 122
  • Eskola Agenda 21: 19
  • 2018ko proposamenak: 8

Atzoko aurkezpen eta datu guztiak hemen ikus ditzakezu: Aurkezpen publikoa_2018-05-17

Bertaratutako herritarrek hurrengo fase eta urratsen inguruan galderak ere egin zituzten; lehenesteari ekingo diogu orain, jaso ditugun proposamen guztien artean 100 proposamen ingururekin geratuko gara.

Hurrengo egunetan egingo dira leheneste saioetarako deialdi orokorrak. Harremanetarako kontaktua utzi duten herritarrei berriz,  proposamen guztiak biltzen dituen dokumentua eta hurrengo deialdiak zuzenean bere helbidera iritsiko zaizkie.