Astelehenean, apirilaren 23an aurtengo prozesuaren aurkezpena burutu zuen 2019ko Talde Eragileak.
Aurtengo prozesuak lau fase nagusi izango ditu: webgune honetan ikus daiteke prozesuaren antolaketa faseak zeintzuk izango diren.
Horrez gain, hiru erronka berri jarri dizkiote aurtengoari:
- Gazte gaztetatik partaidetzaren kultura sustatzeko helburuarekin, aurten, Eskola Agenda 21en bidez herritar gazteenek parte hartu ahal izango dute prozesuan.
- Saiakera berezia egingo da herritar gehiagok parte har dezaten. Horretarako, auzoz auzo antolatutako saioez gain, saio bereziak antolatuko dira partaidetzarako zailtasun gehien aurkitutako kolektiboekin: gazteak eta herrira iritsi berriak, hain zuzen.
- Talde Eragileak erabaki berriak hartu ditu:
- Proposamenen aurrekontu muga 125.000€koa izango da.
- Herritar bakoitzak 10 proposamen egin ahal izango ditu.
- Eskola Agenda 21 prozesuaren bidez, 8 eta 15 urte arteko ume eta nerabeek prozesuan parte hartuko dute.
Prentsaurrekoarekin batera, Hernani hobetzeko proposamenak egiteko epea ireki da: apirilaren 23tik maiatzaren 16ra arte.
Talde Eragileak, prozesuan parte hartu eta aurrekontuaren 500.000€en inguruan erabakitzera animatu ditu herritar guztiak.