aurrekontu_partehartzaileak_balorazioa_hMaiatzaren 28tik ekainaren 10ra

Jaso diren proposamen guztiak 500.000€rekin garatzea ezinezkoa da. Hori dela eta, jaso diren proposamen guztien arten, herritarrek eman beharreko lehen urratsa Hernanik herri bezala dituen beharren inguruan hausnartzea da.
Beraz, momentu honetan herritarrek erabakiko dute, jasotako proposamen guztietatik zeintzuk egingo duten aurrera, eta zeintzuk geratuko diren prozesutik kanpo.

Nola? Nola erabaki zein proposamen diren egokiagoak hernaniarrontzat? Zeintzuk dute lehentasuna?

Bi urratsetan egingo dugu:
– Lehenesteko irizpideak erabaki. Maiatzaren 17an, aurkezpena amaitu ostean, bertaratutako herritar guztien artean irizpideak zehaztuko ditugu. Zer dira irizpideak?*
– Proposamenak lehenesteko bilera irekiak. 4 bilera antolatuko dira proposamen guztiak baloratzeko. 4 bileren datak, gaiak eta aktak hemen ikusgai:

  • Maiatzak 30: Argiteria, Garbitasuna, Hondakinak, Komun publikoak, eta Jarduera fisikoa eta Kirola. MEMORIA_1.GO SAIOA_20180530
  • Maiatzak 31: Herri segurtasuna, Mugikortasuna (aparkalekuak, bide segurtasuna, bidegorriak eta bizikletak, garraio publikoa, oinezko bideak, trafikoa), Tokiko Garapena, Merkataritza, Elikadura subiranotasuna eta Ingurugiroa. MEMORIA_2.SAIOA_20180531
  • Ekainak 6: Espazio Publikoa, Berdeguneak, Parkeak, Plazak, Txakur parkeak, Gizarte Zerbitzuak, Gazteria eta Berdintasuna. MEMORIA_3.SAIOA_20180606
  • Ekainak 7: Hirigintza, Herri lanak, Herri Mobiliarioa, Kultura, Ondarea, Musika, Partaidetza, Hezkuntza-Heziketa eta Auzoetarako proposamenak. MEMORIA_4.SAIOA_20180607

Bilera guztiak Udaletxeko Areto Nagusian izan dira, 19:00etan, eta haurrak zaintzeko zerbitzua egon da.

 

*Zer dira irizpideak?

Proposamenak baloratzeko erabiliko diren galdera-baieztapenak dira. Hernaniko prozesuaren kasuan 3 irizpide izan ohi ditugu, lehengo urtekoak hauek ziren:

– Proposamen honek hernaniarron egunerokotasuna errazten du? Gure bizi kalitatea hobetzeko da?
– Proposamen hau ingurunearekiko jasangarria da?
– Elkarbizitza eta herritarren arteko harremanak eta elkartasuna bultzatzen ditu proposamen honek?

Galdera horiei erantzunez baloratu ziren proposamen guztiak: erantzuna BAI bada, puntu 1 ematen zaio proposamenari; erantzuna EZ DAKIT/EZ DUT ERANTZUTEN baldin bada, 0 puntu; eta erantzuna EZ izanez gero, -1 puntu.

Balorazio onena jasotzen duten proposamenek aurrera egingo dute; gainontzekoak prozesutik kanpo geratuko dira.