Erabaki Hernani Decide 2020 prozesuaren lehenengo fasean herritarrek egindako 407 proposamen jaso ondoren, horiek lehenesteko ardura izan zuten hernaniarrek bigarren fasean.
Errepikatuak kenduta, eta Batzorde Politikoaren egindako filtroaren ondoren, 210 proposamen aztertu dituzte herritarrek leheneste-faseko lau saio irekietan
- Errepikatuak: 123 proposamen.
- Batzorde Politikoak prozesutik kanpo utzitakoak: 74 proposamen.
- Ez da Udalaren eskumena: 19 proposamen.
- Barne kudeaketa: 25 proposamen.
- Aurreikusita: 11 proposamen.
- Egina edo egiten da: 7 proposamen.
- 125.000 euroko muga gainditzen du: 3 proposamen.
- Irizpide politikoa ingurumenarekiko: 2 proposamen.
- Besteak: 7 proposamen.
Ikusi prozesuan kanpo geratutako proposamenak, hemen.
Hain zuzen, uztailaren 8, 9, 10 eta 11n izan dira horiek, arratsaldeko 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian.
Saio bakoitzean ondorengo gaiak landu ziren:
- 1. SAIOA (uztailak 8): mugikortasuna eta irisgarritasuna, gazteak, herritarren parte-hartzea.
- 2. SAIOA (uztailak 9): hirigintza eta obrak, kultura eta ondarea, zerbitzu sozialak.
- 3. SAIOA (uztailak 10): udal zerbitzuak, tokiko jarduera ekonomikoa, jarduera fisikoa eta kirola.
- 4. SAIOA (uztailak 11): auzoetarako proposamenak, ingurumena, berdintasuna, kulturartekotasuna eta elkarbizitza, eta heziketa.
Nola egin da leheneste fasea?
Proposamen bakoitzak galdera honi erantzun dio: Ondorengo lau irizpideetatik, zenbat betetzen ditu proposamen honek?
- Herriko dinamika kulturala sustatzen du (ekintza kulturalak sortu, garatu, eskaini, erakutsi…)?
- Herriko jarduera ekonomikoa sustatzen du (merkataritza, zerbitzuak, enplegua…)?
- Herritarren arteko topaketa eta harremanak sustatzen ditu (herritarrak elkartzea, topo egitea, jarduera fisikoa, kirola, aisialdia, formakuntza…)?
- Herriko ondarea (historikoa, kulturala, naturala…) babesten du?
Erantzunak eta puntu kopurua: bat betetzen badu (1 puntu); bi betetzen baditu (2 puntu); hiru betetzen baditu (3 puntu); eta lau betetzen baditu (4 puntu).
Horrez gain, herritar bakoitzak hiru gustukoenak hautatu ahal izan ditu.
Ikusi leheneste-fasean aurrera egin duten proposamenak, hemen.
Denera, 62 proposamenek egin dute aurrera (saio bakoitzeko 15 inguru), eta horiek izango dira, hain zuzen, teknikariek baloratuko dituztenak. Dagoeneko hasia da udal teknikarien balorazio fasea, eta irailaren 20ra arte luzatuko da.