2019ko aurrekontua erabakitzera bidean urrats bat gehiago eman du prozesuak:amaitu dira balorazio teknikoak.
Herritarrek lehenetsitako proposamen guztiak udaletxeak hartu eta dagokien balorazio teknikoa egin dute. Proposamen guztiak banan bana baloratu dira, eta horietatik batzuek aurrera egin dute prozesuan, eta beste batzuk prozesutik kanpo geratu dira.
Aurrera egin dutenak eta kanpo geratu direnak ezagutu nahi?
BALORAZIO DOKUMENTUAN kontsultatu ditzakezu proposamen guztiak: herritarrek egin zituzten 376 proposamenen egoera zehatza zein den ikusi ahal izango duzu.
Balorazio teknikoa amaituta, 2019ko aurrekontua erabakitzeko azken urratsa besterik ez da geratzen, proposamenen bozketa: urriaren 15ean hasiko da, eta herritarrek 30 proposamenen artean 10 hautatu beharko dituzte.
Azken urratsen inguruko informazio guztia hurrengo astetik aurrera!
Erabaki dezagun Hernani!