Urriaren 28tik azaroaren 24ra

Prozesu parte-hartzaileari bukaera emateko, Erabaki Hernani Decideren azkeneko fase honetan, 2020ko Udal aurrekontuan txertatuko diren proposamenak zein izango diren erabakitzeko aukera izango dute herritarrek.

Azken fase honetara iritsi diren 22 proposamenen artean, 10 hautatu beharko dituzte. Bukaeran, bozkatuenak Udal aurrekontuan txertatuko ditu Udalak, 500.000 euroko poltsa osatu arte.

Ohi bezala, bozketan parte hartzeko lau bide izango dira:

– Auzoetan egingo diren aurkezpen-saioetan (ikus egutegia).
– Herriko txokoetan jarriko diren postuetan (ikus egutegia).
– Etxeetan jasoko dugun proposamenen diptikoa bete eta ondorengo guneetan jarriko diren postontzietan utzita: Biteri kultur etxean, udaletxean, kiroldegian, Goiz Eguzkin, Institutuan, Sandiusterrin eta Udal Euskaltegian, baita auzo elkarteen lokaletan ere.
– Webgune honen bitartez: erabaki.hernani.eus.

Bozketaren ondoren Talde Eragileak emaitzak publiko egingo ditu.

 

EGUTEGIA

TOKIA EGUNA ORDUTEGIA
UDALETXEA (Aurkezpena) urriak 28 (astelehena) 18:00etan
LATSUNBEBERRI urriak 30 (asteazkena) 19:30ean
ANTZIOLA (Bidebieta plaza) azaroak 4 (astelehena) 16:30 – 18:00
LIZEAGA azaroak 6 (asteazkena) 19:30ean
SORGINTXULO azaroak 11 (astelehena) 19:00etan
PORTU azaroak 13 (asteazkena) 19:00etan
PLAZA BERRI azaroak 14 (osteguna) 16:30 – 18:30
ZIKUÑAGA azaroak 18 (astelehena) 19:30ean
ETXEBERRI-FLORIDA azaroak 20 (asteazkena) 19:00etan
KARABEL azaroak 21 (osteguna) 18:00etan

Bozkatu zure aukerakBozkatu zure aukerakAukeratu 10 proposamen