AMAITU DA PROPOSAMENAK EGITEKO EPEA ETA AURKEZTU DITUGU GUZTIAK

Hernani hobetzeko proposamenak jasotzen aritu gara apirilaren 23 eta maiatzaren 16aren artean. Atzo, maiatzaren 17an, lehendabiziko fase honen datu eta informazio guztia aurkeztu genuen Udaletxean. Hernaniarrek 376 proposamen egin dituzte guztira, hauetatik 224 euskaraz, eta 152 gazteleraz. Jaso ditugun moduari dagokionean: Auzoz auzo: 68 Gaika (batzordeen bidez): 15 Postontziak: 144 Webgunea: 122 Eskola Agenda 21:…

Proposamenak egiteko epea zabalik, apirilaren 23tik maiatzaren 16ra. Egin Hernani hobetzeko zure proposamena!

Aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren lehendabiziko fasea proposamenak jasotzekoa izan ohi da. Hernaniarrok, gure egunerokoan ikusi ohi ditugun beharretatik Hernani hobetzeko proposamenak egiteko aukera dugu. Proposamenak egiteko hiru aukera izango ditugu: Etxeetan jasotako diptikoa bete eta udal eraikin zein auzo elkarteen lokaletako postontzietan bota. Erabaki.hernani.eus webgunearen bitartez Proposamenak jasotzeko bilera irekietan parte hartuz (egutegian ikus daitezke data…

Aurkeztu dugu Erabaki Hernani 2019

Astelehenean, apirilaren 23an aurtengo prozesuaren aurkezpena burutu zuen 2019ko Talde Eragileak. Aurtengo prozesuak lau fase nagusi izango ditu: webgune honetan ikus daiteke prozesuaren antolaketa faseak zeintzuk izango diren. Horrez gain, hiru erronka berri jarri dizkiote aurtengoari: Gazte gaztetatik partaidetzaren kultura sustatzeko helburuarekin, aurten, Eskola Agenda 21en bidez herritar gazteenek parte hartu ahal izango dute prozesuan….