Aurrekontu parte-hartzaileak.
Zertara bideratuko ditugu 500.000€ hernaniarrok?

Hernaniko Udal Aurrekontuaren atal bat
herritarrekin eztabaidatu eta erabakitzeko prozesua

HE_jendea

Hernaniko Udalak, hirugarren urtez jarraian, ‘Erabaki Hernani Decide’ Aurrekontu parte-hartzaile prozesua martxan jarri du, Udal Aurrekontuaren atal bat herritarrekin eztabaidatu eta erabakitzeko.

Atari honetatik aurrekontu partehartzaileen prozesu guztiaren nondik norakoak jarraitu ahal izango dituzu, prozesuaren baitan sortutako eduki guztiak eta proposamenak, eta baita bertatik parte hartzeko aukera ere.