2017ko aurrekontutarako azken emaitzak

 

2017ko Udal Aurrekontuak herritarrek eztabaidatu eta zehazteko prozesua 2016ko udaberrian jarri genuen martxan. Uda aurretik herritarrek proposamenak egiteko aukera izan zuten bai gaikako eta auzoetako saioetan, bai internet bidez. 667 proposamen jaso ziren orotara. Ekainean, 667 proposamen horiek teknikarien eskuetan geratu ziren, eta proposamen bakoitzaren balorazio ekonomiko eta teknikoak egin zituzten.

 

225 proposamen geratu ziren aurrera egiteko (proposamen batzuk egitea aurreikusia zegoen, beste batzuk 500.000€ak gainditzen zituzten, batzuk ez ziren Udalaren eskumena, etab.), eta 92 proposamenetan sailkatu genituen hautako asko errepikatuak zeudelako edo antzekoak zirelako. Balorazio horien ondotik, irailean egindako 3 saio irekitan, herritarrek 92 proposamen horietatik 34 lehenetsi zituzten bi balorazio irizpideren baitan: (1) Aurreko urteetan proposamenik egin ez izana eremu horretan, eta (2) ingurumenari mesede egiten dioten proposamenak izatea.

 

Azkenik, 34 proposamen horietatik 10 hautatzeko aukera izan dute Hernanin erroldatutako 16 urtetik gorako herritarrek. Horretarako hiru modu izan dituzte: auzoetan (Portu, Florida – Etxeberri, Zikuñaga, Sorgintxulo, Kaxko, Karabel, Latsunbe Berri eta Lizeagan) egindako saioetan parte hartuz, udaleko web orrian jarritako galdetegia betez edota etxeetara bidalitako esku orrien bitartez.

 

Guztira 961 baliozko bozka jaso dira, 535 internet bidez eginak eta 501 buzoietan jaso ditugunak. 526 bozka emakumeek eginak dira, eta 435 gizonezkoek.

 

Ondorengo dokumentuan ageri da proposamen bakoitzak jaso duen puntuazioa; halaber, baita 2017ko Udal Aurrekontuan txertatuko diren proposamenak ere.

 

BOZKAKETAREN EMAITZA [PDF]