aurrekontu_partehartzaileak_lehenetsi_hEkainaren 19tik irailaren 24ra

Herritarrek landutako proposamen guztiak Udalaren eskuetara pasako dira. Udan zehar, proposamen guztiak baloratuko dira, bi urratsetan:

  • Proposamenen lehen berrikuspena: lehen errepaso honetan, jasotako proposamenak Udal eskumena diren gainbegiratzen da, baita Udalak dagoeneko proposamen hori egitea aurreikusia duen edota egina dagoen. Balorazio hau Udal ordezkari politikoen eskutik egiten da.
  • Balorazio tekniko eta ekonomikoa: Udal eskumena diren proposamenen bideragarritasun teknikoa kalkulatzeaz gain, proposamen bakoitzaren aurreikuspen ekonomikoa egingo dute udal teknikariek.

Lan fase honen amaieran, proposamen guztien balorazioak publiko egingo dira. Bertan herritar bakoitzak egindako proposamenak jasotako balorazio politiko, tekniko zein ekonomikoa ikusi ahal izango du.

 

Link honetan PROPOSAMEN GUZTIEN BALORAZIOA ikusi ahal izango da.