Maiatzaren 29tik ekainaren 11raaurrekontu_partehartzaileak_balorazioa_h

500 proposamenetik gora jaso ditugu, eta 500.000€ko aurrekontuarekin ezinezkoa da guztiak egitea. Horregatik lehentasunak markatu behar ditugu: zeintzuk dira herritarren egunerokotasuna eta bizi kalitatea hobetzen duten proposamenak? Zeintzuk errazten dute hernaniarron arteko elkarbizitza? Zein proposamenek lagunduko dute ingurumenaren babesa edota jasangarritasuna?

Galdera hauei erantzunez bilera hauetan, proposamen batzuk aurrera egingo dute, eta beste batzuk prozesutik kanpo geratuko dira. Horregatik da garrantzitsua saio ireki hauetan parte hartu eta erabakiaren parte izatea! Animatu!

Bilerak gaika antolatuak izan dira:

Maiatzaren 29an, arratsaldeko 18:00etan Udaletxean: Parkeak eta Espazio publikoak, Herri Lanak, Zerbitzu publikoak eta Hirigintza. Bilerako akta irakurri nahi baduzu, hemen klik egin.

Maiatzaren 31ean, 18:00etan Udaletxean: Ingurumena, Hondakinak, Energia, Argiztapena, Herri segurtasuna eta Jarduera fisikoa eta Kirola. Bilerako akta irakurri nahi baduzu, hemen klik egin.

Ekainaren 5ean, 18:00etan Biterin: Haurrak, Nerabeak eta Gazteak, Aisialdia, Kultura, Ondarea eta Musika, Gizartegintza, Berdintasuna, Auzoetako beharrak, Merkataritza, Turismoa eta Komunikazioa. Bilerako akta irakurri nahi baduzu, hemen klik egin.

Ekainaren 7an, 18:00etan Biterin: Mugikortasuna (trafikoa, aparkalekuak, errepideak, oinezko bideak eta bizikletak) eta Irisgarritasuna. Bilerako akta nahi baduzu, hemen klik egin.

Animatu!