2017ko urtarrilean
Partaidetza prozesuaren azken eztabaida eta erabaki fasea izango da honakoa, eta proiektu berriaren funtzionamenduaz eta kudeaketa ereduaz hausnartzeko abagunea izango da.
Horretarako, beste hainbat herritako Emakumeen Etxeen kudeaketa ereduak ezagutuko ditugu lehendabizi, horietan oinarrituz Hernanirako egokiena den antolaketa sortuko dugularik.
2017ko urtarrilean garatuko dira funtzionamenduaren inguruko xehetasunak adosteko bi saio irekiak.