emakumeen_etxea_2ernatu

2016ko iraila

Prozesuaren sozializazio eta irekiera helburuei erantzuteko asmoarekin, herritar guztientzat irekiak izango diren Jardunaldiak antolatuko dira.

Modu honetan, Emakumeen Etxearen gaia agenda publikoan txertatu nahi da. Horrez gain, eztabaida eta erabaki ororen aurretik, kokapen, ezagupen eta sentsibilizazio lanean eragitea ere badu helburutzat.

Prozesu guztian zehar eztabaidagai izango ditugun eredu eta hausnarketa ugari mahai gainean jarri eta hauen hausnarketan lehen urratsak emango dira modu honetan. Prozesuak ekarriko dituen eztabaida eta erabaki beharreko gaiak azaleratzea da helburu nagusia.

Jardunaldiak 2016ko irailerako aurreikusiak daude.