Prozesua amaitzeko, espazio berri honen izena erabakitzea falta zaigu. Horretarako, hiru izen hauen artean bat hautatzea proposatzen dizugu.

Martxoaren 31a baina lehenago zure proposamena bete, eta ondoren, apirilaren 3an egingo dugun saio irekian, online egindako bozketa honen ondorioak kontuan izanik, izen berria erabakiko dugu.

 

– LEOKAI edo LEOKAIA: Leoka + Kai. LEOKA: Hernaniko toki esanguratsua, emakumeen topaleku eta, azken urteetan, Jabetze Eskoletako ikasturteko hasieragunea. KAI(A): Babes gunea, iristeko gunea, abiatzeko gunea, pertsona eta kultura desberdinak topatzeko eta trukatzeko gunea… LEOKAIA emakume-izen bezala ere har daiteke.

– EKHIÑE: Andre Kalearen izenaren berreskurapenarekin lotua dago, emakumeek espazio publikoan duten presentziaren inguruan hausnarketa eginez. Kalearen inguruko datu ofizialik ez dagoela eta, kondaira bat asmatu zen, jendearen bizipenetan oinarrituta. Hiru pertsonaiaz osatuta dago kondaira: Kandela, egoera guztietara egokitzen dakien migratzailea; Pantxa alferra da, emakumeek ez dutelako zertan «superheroiak» izan. Eta azkenik Ekhiñe dugu, borrokalaria.

– AMARAUNA edo EMARAUNA: Armiarma sarea esan nahi du, sarearekin lotura handia. Emakumeak, feministak, espazio berri honetan landuko diren gaien inguruko saretzea, elkarlana eta sinergiak biltzen ditu izen honek.

 

*Izena proposatzeko epea bukatu da