emakumeen_etxea_4loratu

2016ko azaro eta abendu bitartean

Aurrez definitutako helburu, ezaugarri eta beharren gainean espazioaren antolaketa eta egituraz ariko gara laugarren lan fase honetan.

Honela, lehendabizi, Emakumeen Etxea proiektua garatzeko espazioaren antolaketaz hausnartu eta proposamenak egingo dira. Proposamen hauek eraikinaren barruko espazioaz zein kanpoko inguruneaz egin ahal izango dira.

Espazioaren antolaketa adostu ondoren, obra ereduaren hausnarketa egin eta Udalarekin batera, epe eta esku hartzeak adostuko dira.

Azkenik, egindako proposamenen artean Auzolanerako aukerak dauden aztertuko da, hauek zehaztuz eta adostuz.

Proposamen hauek garatzeko hiru tailer antolatuko dira 2016ko azaro eta abendu bitartean.