Erabaki Hernani Decide 2020 aurrekontu parte-hartzaileen prozesuaren bigarren fasea abiatuko du Udalak datorren astelehenean (uztailak 8), lehenesteari dagokiona. Batzorde Politikoak kudeaketari, eskumenei… dagozkionak kenduta, 210 proposamen aztertuko dituzte herritarrek leheneste-fasean.
Aurreko bost urtetan bezalaxe, aurten ere saio irekien bidez egingo da lan hori. Horretarako, lau saio izango dira datorren astean zehar; horietan, ondorengo gaiei dagozkien proposamenak landuko dira:
– Uztailak 8, astelehenena: mugikortasuna eta irisgarritasuna, gazteak, herritarren parte-hartzea.
– Uztailak 9, asteartea: hirigintza eta obrak, kultura eta ondarea, zerbitzu sozialak.
– Uztailak 10, asteazkena: udal zerbitzuak, tokiko jarduera ekonomikoa, jarduera fisikoa eta kirola.
– Uztailak 11, osteguna: auzoetarako proposamenak, ingurumena, berdintasuna, kulturartekotasuna eta elkarbizitza, heziketa.
Saio irekiak udaletxeko areto nagusian izango dira, arratsaldeko 19:00etan hasita.
Herritar oro gonbidatuta dago bertan parte hartu eta 2020ko udal aurrekontuko 500.000 euro zertan inbertituko diren erabakitzera.