Maiatzaren 16tik ekainaren 5era
Lehen fase honen helburu nagusia herritarrok, gure egunerokoan nabaritzen ditugun gabezia eta beharretatik proposamenak egitea da. Hernani gertutik ezagutzen dugunak herritarrak gara, eta bakoitzak bere errealitatetik behar ezberdinak sumatzen ditugu.
Behar horiek proposamen bihurtzen ditugu prozesu honen lehen fasean. Hori dela eta, fase honetan herritarren proposamenak jasoko dira.
Proposamenak bi norabidetan jasoko dira: auzoetako proposamenak (Lizeaga, Santa Barbara, Florida, Antziola, etab.), eta gaikako proposamenak (kirola, kultura, berdintasuna, mugikortasuna, etab.)
Proposamenak egiteko bide ezberdinak egongo dira:
Proposamenak jasotzeko saio irekiak
- Auzoetako bilerak
- Gai ezberdinen inguruko bilerak
Postontziak
- Auzoetan zein udal eraikinetan jarriko dira.
Online:
- Webgune honen bidez, bidali zure proposamena atalean
Aurtengo prozesuan, inbertsioetarako proposamenak egiteaz gain, aurrekontuaren beste atal batzuk ezagutu eta maila kontsultiboan garatzeko aukera izango dugu.
Maiz egiten diren galderak
[faq cat_id=”32″]