aukeraK_parkea_estali 1200

Bigarren fasea herritarrek bietako bat erabakitzea izango da eta bozketa baten bidez egingo da hori. Hala, bi proiektuen azalpena eta planoak jendaurrean jarriko dira hiru lekutan: Biteri kultur etxean, parkearen ingurunean eta webgune honetan bertan.

 

“Zuhaitzen artean” egitasmoaren aurrekontua 343.830,54 eurokoa da (estalkia 217.736,54 euro eta ingurunearen antolaketa 126.094.92 euro)

 

“…gailur guztien oinarrizko kanpamendu” proiektuak 219.995,68 euroko aurrekontua du (haur parkea estaltzea 115.450,16 euro eta 104.545,52 euro inguruneko aktuazioa).

 

Erabaki Hernani 2015 parte-hartze prozesuan 120.000 euroko aurrekontua ezarri zen. 2016an, ostera, Udalak 260.000ra igo zuen aurrekontua, estalkia egiteko, proiektuen idazketa eta bestelako gastuak kontuan hartuta. Ingurunea moldatzeko aurrekonturik ez zuen ezarri Udalak.